20100507
look what the rubbish brought me // self learning piano
Hara zaborrak dakarrena!
Txikitan solfeo ikasten hasi nintzen pianoa jotzeko asmo bakarrarekin. Lehenengo azterketa ofiziala ez nuen gainditu, trauma ikaragarria izan zen. Pentsa ezazue: eskoletan oso ondo pasatzen nuen, irakasle, guraso eta gurasoen lagunok doaia nuela esaten zidaten, azterketa ofizialara heldu, ordu erdi inguru partitura ikasi, baita buruz ikasi ere, azterketa gelara sartu eta piano batek suntsitu ninduen. Piano batek eta mototsez betetako gela batek.
Memorian, gelan zeuden guztiak motots-gona-zango-gurutzatudun emakumeak ziren. Pedro, nire irakaslea, ez nuen ikusi, izan ere azkenengo lerroan eserita zegoen. Memorian, baita ere, isiltasun pisutsu batek gela lotzen zuen eta lehio handi, altuetatik eguzki izpi kamutsek aire erlaxatua ematen zioten gelari. Baretasun faltsua. Horrek urduri jarri ninduen. Mahaira inguratu eta karnetak poltsikoari eutsi eta atera nahi ez izanak, tira ta tira gela osoak parre egin izanak ere ez zuen batere lagundu. Baina partitura buruz nekien eta baita ahots aski polita euki ere, aingeru baten modukoa.
Andre horrek pianoan lehenengo notak jo zituenean galdua nintzela ulertu nuen. Bakar-bakarrik sentitu nintzen, Gorg baten ondoan baino txikiago. Ez nuen inoiz piano batekin abestu, ez nekien nola, nondik hasi, are gutxiago nola jarraitu.
Beste bi urtez musika eskolekin jarraitu nuen, azterketa ofizialik egin gabe. Pedrok eskola itxi zuenean eta beste eskola batetara sartzea ala ez erabaki behar nuenean, gertakari harekin gogoratuz apika, ez jarraitzea erabaki nuen. Ingurune berri batetan gauza bera gerta zekidakeen. Koldarkeri horrekin damutuko nintzen.
Baina Tokiora itzuli eta azkenengo pare bat hilabetetan piano elektriko hau ikusi dut botatzeko gauzen artean, niri deika, xuxurlatuz batzuetan, oihuka besteetan. Etxegunari ea zebilen galdetzea pentsatu nuen hainbatetan baina ez nuen inoiz egin, kablerik ez nion eta aurkitu. Aurreko egunean pilekin ere badabilenaz konturatu nintzen eta erosi nituen. Eta badabil! Hautsa kendu, gelara igo eta lehenengo saiakeren ostean abesti berri bat laguntzeko musika atera dut. Musikak barrua zertxobait pizten dit, ala? :)
Labels:
music,
musika,
piano,
rubbish,
self learning piano
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
since2010/6tikから
Die in diesem Blog verlinkten und gezeigten Bilder und Videos von anderen Webseiten und Blogs gehören nicht mir. Ich übernehme für diese Inhalte keine Haftung, auch nicht, wenn der ursprüngliche Inhalt geändert worden ist. Alle Bilder und Videos werden nur zur Kommentierung benutzt und keinerlei für kommerzielle Zwecke verwendet. Sollte es Probleme geben, bitte ich Sie, mich zu kontaktieren. Davon ausgenommen sind meine selbstaufgenommenen Fotos, Videos und Ideen.
This lana is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.
This lana is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.
No comments:
Post a Comment