'Oinez ikasi orduko, hegan egiten ahantzi' Anari

20110916

euskara hain da ttipia que no se ve en el mapa

Euskara hain da ttipia, ezen hizkuntzalaritza liburuetan ere ahazten duten. Edo euren tesia indartzeko ahaztura jabetua al da?


Liburu honetan (The Story of English, R. McCrum, R. MacNeil, W. Cran, Faber and Faber, London, 1986), zeina, esan beharra dago, arras interesgarria den, ingelera Europako hizkuntzen artean artikuluetan eta izenetan generoa ezberdintzen ez duen bakarra dela esaten da. Ezjakintasunagatik izan liteke, baina beste atal batean euskal arrantzaleak agertzen direnez, ingeleraren berezitasuna azpimarratzea besterik ez dutela nahi esan liteke, izan ere liburua ingeleraren laudorioa da.

Lehengo edizioa 1986koa bada ere, darabildan honakoa hirugarrena da, 2002koa. 80. hamarkadan hizkuntzalaritza munduan euskara jada aski ezaguna bazen ere, hutsegiteak ulergarriagoak dira, ezjakintasunagatik. Hogei urte geroago baina, nahita egindako utzikeria dirudi. 80. hamarkadan, Francoren diktaduraren ostean, euskararen ikuspen edo publikotasun murritza aitzakitzat onar genezake, 2002an ordea...

Euskara ez da txikia, ez hizkuntzalaritzan bederen. Euskararen berezitasunaz ohartzeko, munduko hizkuntzen edozein mapa hartu eta begiratu besterik ez dago. Egoera anormala da, Europak hizkuntzalaritza aldetik ez ezik kulturaren arlo orokorrean kontinentean den elementu zaharrenetarikoa den euskara eta euskal kultura aitzakotzat ez hartzearena. Europa bera ulertzeko euskara ezinbestekoa ez bada, oso garrantzitsua behinik behin, bada. Agian Britania Handiko eta ingeleraren historia ulertzeko ere, hango biztanlegoaren zati ez txikia Bizkaiko Golkotik heldu zela kontutan hartzen badugu.

Ondoren uzten dizuedan argazkian agertzen den esaldian euskarak, salbuespen moduan sikiera, aipua merezia zukeen. Zeuek erabaki:

osteriA italianO

Here, more Japaliano with another gender confusion. Must be a characteristic of the dialect. 

20110913

o solA miO

We all know Japanglish (or Japlish), and I've been showing you examples of other common Japan dialects, such as Jeutsch, Japonçais, Japkara or Japollano. Well, this is my first encounter with what I will call Japaliano.

20110908

delocalisation: niu yo-ku

If you think you have never been to New York, sit back, give it a second thought. 
ニュヨークへ行ったことがない?本当?
New Yorken egona zara, ez esan ezetz.





20110905

when the hand is placed within 2 cm of thesensor window.

What then? Please, don't leave me like this! What then?! You CANNOT leave me like this! You can't just stop there, that's mean! I need to know what happens when the hand is placed within 2 cm of thesensor window!


20110903

euskal socialistak // 7 hipotesi

Hilabeteak dira ondoko iragarkia Espainia aldeko agerkari digital batean ikusten dudala. Ordutik ez dute aldatu. Google Ads-ek kudeatutakoa da, beraz agerkari horretan ez ezik, beste askotan agertuko da, herri honetan argitaratzen diren hainbat hedabide barne. 

  
Akats ortografikoa edozein euskaldunentzat begibistakoa da (zuetako batzuek ikusiko zenuten). Eta begibistakoa izan arren, edo, hain zuzen ere, delako, argitaratu aurreko prozesua nolatan pasatu zuen eta argitaratu ostean, denbora pasa ahala, zuzenketarik ez egitearen arrazoi eta hipotesi guztiak arras etsigarriak dira eta gure herri zein hizkuntzak bizi duten diglosi eta gutxiespenaren erakusgarri. Nondik datoz, nora doaz Ajuria Eneako maizterrak euren alderdiaren izena oker idatzi, argitaratu eta mantentzen dutenean? Nora goaz gu salaketarik egon ezean?

Hona hemen zazpi hipotesiak:

1. Hipotesia:

Alderdiaren marketing arduradura ez da euskalduna, ez eta euskal herritarra ere, izan ere euskal herritarrok jakin badakigulako euskaran Crik ez dela. EiTBko karguduna akaso.

2. Hipotesia:

Google Ads-ek Z akatsa zela uste eta aldatu zuen.

3. Hipotesia: 

Alderdian ez dira konturatu...
   a. euskaldunik ez delako (ezjakitunak pentsa lezake).
   b. ez dutelako iragarkiaren jarraipenik egin, izan ere diru publikoa da, eta zertarako?
   C. dislexia edo alfabetatugabeen kontua da eta horrekin txantxa gutxi.

4. Hipotesia:

Konturatu egin dira baina...
   a. aldatzea oso garestia da, eta joe, euskara da, ez da inor jabetuko. Akatsa gaztelanian balego, bale, baina euskaran ez da nabaritzen.
   b. Zabaletak Mendiari Lopezek Etxezarretari galdetuko ziola baina Aresek esquer aberchaleari kontsezioa zela eta Egüigurenek aldatu baino lehen Zapatero eta Jauregüiri galdetuko ziola, Rojok, Bilduk akats ortografikoak gaitzetsi ezean hauen gabeko aro berria ezin zela hasi... galdu egin naiz.
   C. Alderdico cerbichu lingüisticoac deliberoan ari dira, pazientzia.

5. Hipotesia:

Ez da akatsa, Euskaltzaindiarekin gerra baizik. Hizkuntzaren arauak etengabe aldatzen egonagatik mendekua. Egunetik egunera arauak aldatzen badizkiete, nola demontre ikasiko dute euskaraz sozialistek?

6. Hipotesia:

Ez da akatsa...
   a. euskararen espainiartasunaren aldarrikapen sinbolikoa baizik. Trikimailu subliminal sofistikatua.
    b. Ezkerraldeko euskara da. Neologismoa, jakina, Patxi Lopezi esker orain badakigulako Ezkerraldean ez zela inoiz euskaraz egin.
    C. Rafaela Romeroren ideia da. Euskara es da hizkuntza askea, nahiz eta 'oso ederra', super polita den. Gaztelania, baina, oso hizkuntza askea da. Gaztelaniaren ortografia erabilita euskara askeago bihurtzen da, agerikoa denez. Alderdikide guztiei ideia bikaina iruditu zitzaien eta Romerori 30 minutuko txaloaldia eskeini ostean, indigenen mesederako ari zirela pentsatu zuten denek.

7. Hipotesia:

Ez da akatsa, Axular, Etxepare, Lizarragek horrela idazten zuten. Euskal Literaturaren luma handiei keinua da Ca, euskararen garai lauriotsuak eta etorkizunaren arteko zubia eta hizkuntzaren biziraupenari omenaldia.

since2010/6tikから

Die in diesem Blog verlinkten und gezeigten Bilder und Videos von anderen Webseiten und Blogs gehören nicht mir. Ich übernehme für diese Inhalte keine Haftung, auch nicht, wenn der ursprüngliche Inhalt geändert worden ist. Alle Bilder und Videos werden nur zur Kommentierung benutzt und keinerlei für kommerzielle Zwecke verwendet. Sollte es Probleme geben, bitte ich Sie, mich zu kontaktieren. Davon ausgenommen sind meine selbstaufgenommenen Fotos, Videos und Ideen.

Creative Commons-en baimena
This lana is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.