Hakodaten hotz asko pasatu nuen. Elurra eta haizea barra-barra. Kaleak izozturik zeuden eta irristaka jendea. Sinesgaitza iruditzen zait, irrist egin nuen hainbatetatik behin soilik lurrera joan izanak. Hau heldutakoan aurkitutako panorama, gauez, eta hurrengo goizekoa.
Sapporotik at Ainu herriari (kulturari diote haiek) eskeinitako museo-inbestigazio zentrua dago. Hara ailegatzeko odisea hutsa da, denbora asko galtzen da, metroa lehenengo eta busa geroago hartu beharra dago eta hara heltzerakoan ez dago askorik ikusteko, nahiz eta ez nintzen ikusgarria izango zelakoan joan, baizik eta elkartasun zera batek mugitua. Ainuak Japoniarrak heldu eta garbitu aurretik Hokkaidon bizi zirenak ziren. Gaur egun oso gutxi geratzen dira, argazkiko emakumea kasu. Adituek asiarrak ez baina kaukasiarrak direla diote (zuriak). Ez dakit ba... Nahastu xamar, hola bada. Holako zentru bat Sapporo erdigunean egon beharko litzateke, japoniarrek benetan herri-kultura-nazio honen ezagutza bultzatu nahi izango balute, aldiz, urrun eta informazio ez garbiarekin azaltzen dute... Dena den, alboan onsen bat zegoen eta hara joan nintzen gero. Aaaah, ze ondo elurrez inguratuta bainatzeari...
Azkenik parke honetara joan nintzen, Sapporon bertan baina metroa eta busa hartuta be. Ez dut orain sortzailearen izena gogoratzen, aurrerago jarriko dut.