'Oinez ikasi orduko, hegan egiten ahantzi' Anari

20071217

Last trip

Tokyon nago jada, bihar Bartzelonara eta 24ean etxera! :) Hokkaido utzi baino lehen beste bidaiatxo bat egin nuen. Lehenengo geldiunea Oshamanbe izan zen. Ondartzan maskor kuriosoak aurkitu nituen. Bestela, kaleak nahiko huts zeuden.

Harritu ninduen, hustasunaz aparte, elurrik ez zegoela. Niseko eta Hakodate artekoak, hurrengo geldiunea, elurrik gabeko oasia iruditu zitzaidan. Azaldu zidaten elurra, batez be, Japoniako Itsasoko kostaldean jausten dela eta ez Ozeano barekoan. Ondo da. Oshamanbe eta gero, elurra berriz ere.
Hakodaten hotz asko pasatu nuen. Elurra eta haizea barra-barra. Kaleak izozturik zeuden eta irristaka jendea. Sinesgaitza iruditzen zait, irrist egin nuen hainbatetatik behin soilik lurrera joan izanak. Hau heldutakoan aurkitutako panorama, gauez, eta hurrengo goizekoa.Akojonantea japoniar ferrietan egiten dizuten harrera.
Hakodate menditik ikuspegi honen ostean tren geltokira abiatu nintzen, izan ere Sapporora gaueko trena hartu behar nuen, hotel gaua aurrezteko, you know. Geltokian eta trena irteteko ordu pare bat falta zenez, homelessekin bota nuen lokuluxka euren bankuetan. Kaskoak jarri behar izan nituen, alboan atso batek ez ziolako bakarizketa ozenari uzten.

Sapporotik at Ainu herriari (kulturari diote haiek) eskeinitako museo-inbestigazio zentrua dago. Hara ailegatzeko odisea hutsa da, denbora asko galtzen da, metroa lehenengo eta busa geroago hartu beharra dago eta hara heltzerakoan ez dago askorik ikusteko, nahiz eta ez nintzen ikusgarria izango zelakoan joan, baizik eta elkartasun zera batek mugitua. Ainuak Japoniarrak heldu eta garbitu aurretik Hokkaidon bizi zirenak ziren. Gaur egun oso gutxi geratzen dira, argazkiko emakumea kasu. Adituek asiarrak ez baina kaukasiarrak direla diote (zuriak). Ez dakit ba... Nahastu xamar, hola bada. Holako zentru bat Sapporo erdigunean egon beharko litzateke, japoniarrek benetan herri-kultura-nazio honen ezagutza bultzatu nahi izango balute, aldiz, urrun eta informazio ez garbiarekin azaltzen dute... Dena den, alboan onsen bat zegoen eta hara joan nintzen gero. Aaaah, ze ondo elurrez inguratuta bainatzeari...
Ez nuela ordaindu esatea ahaztu dut! Euskalduna nintzela esanda gainera! Europako ainuak ginela esan nien :)

Azkenik parke honetara joan nintzen, Sapporon bertan baina metroa eta busa hartuta be. Ez dut orain sortzailearen izena gogoratzen, aurrerago jarriko dut.
Eta orain Tokion nago berriro ere, Asakusan, beste poxpolu-kaxa batean bizitzen. Baina hori beste egun baterako utziko dugu orain.

No comments:

since2010/6tikから

Die in diesem Blog verlinkten und gezeigten Bilder und Videos von anderen Webseiten und Blogs gehören nicht mir. Ich übernehme für diese Inhalte keine Haftung, auch nicht, wenn der ursprüngliche Inhalt geändert worden ist. Alle Bilder und Videos werden nur zur Kommentierung benutzt und keinerlei für kommerzielle Zwecke verwendet. Sollte es Probleme geben, bitte ich Sie, mich zu kontaktieren. Davon ausgenommen sind meine selbstaufgenommenen Fotos, Videos und Ideen.

Creative Commons-en baimena
This lana is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.