San Frantzisko Xabierren berraragipena nintzelakoan nengoenean, hona hemen errealitate koxka. Askotan entzun izan dut (dugu) txinatar (ekialdear) guztiak berdinak direna. Nik pentsatu izan dut beti eurek be gu bardin ikusten gaituztela, eta froga badot. Ekialdear guztiak ez dira bardinak, nahiz eta mendebaldar askori hola iruditu, mendebaldar guztiak bardinak ez garen lez.
Gaur Edgarrekin geratua naiz Ikebukuron. Bertan bere lagunekin, Carles eta Marianorekin eta japoniar bi neskekin (izena ahaztua daukat) elkartu gara. Neskek mutiko honen antza dekodana diote. Bera bezalakoa omen naiz, baina ileagaz. Hona hemen esan dudanaren froga erantzungaitza: euren begietan, geuretako hainbatenetan lez, mendebaldar guztiak berdinak gara.
No comments:
Post a Comment