20060307
meine erste japanische Erkaltung
Bizitza honetako gozamenetako bat: waterfront batean garagardo fresko bat hartu. Oraingo honetan Sumida gawa (ibaia) da eta garagardoa sevenilevenean erositako Sapporo bat. Ibai ondoan eserita, emakume japoniarrak paseoan turboa jarrita, "mujer que va a andar a Zierbena"ren bertsio autoktonoa, kolorez beteriko jatetxe flotanteak eta uraren hezetasuna...
Momentua gehiegi luzatu izanak gaurko aieneak dakarzkit: hotza hartu eta piper-sudurra. Kalera atera naiz limoi, laranja, eztia... erostera, ea infusioek osatzen nauten. Edgarrekin geratua nintzen baina beste egun batetan izan beharko: ohera segituan.
Albiste onik be badau: hiruretan txirringa hartzen pasatu behar dendatik. Auzoan dagoen denda da, hainbeste ibili ta azkenean etxe alboan nuen aukera. Dendan ez dute saltzen nik nahi nuen moduko txirringarik: merkea. Dendariari grazia egin diot nonbait, eta berak duen txirringa bat konponduko dit biharko, nahiz eta atzo gaurko zena esan. Klitxea apurtu dit dendari honek, japoniar efizientearena. 7,000 yenetan uzten dit (50 euro), ta utzi, ze zertarako nahi dut nik Tokion txirringa bat Bartzelonara bueltatutakoan? Joan baino lehen bueltatuko diodana esan diot eta ez bazuen espero be ondo iruditu zaio, nola ez. Alokairua suertatu da azkenean.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
since2010/6tikから
Die in diesem Blog verlinkten und gezeigten Bilder und Videos von anderen Webseiten und Blogs gehören nicht mir. Ich übernehme für diese Inhalte keine Haftung, auch nicht, wenn der ursprüngliche Inhalt geändert worden ist. Alle Bilder und Videos werden nur zur Kommentierung benutzt und keinerlei für kommerzielle Zwecke verwendet. Sollte es Probleme geben, bitte ich Sie, mich zu kontaktieren. Davon ausgenommen sind meine selbstaufgenommenen Fotos, Videos und Ideen.
This lana is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.
This lana is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.
5 comments:
Ei! Egia zan, hor zauz!
Zu lasai, bueltan etortean nirea pasakotzut, ezer baino hobeto da, imaginau...
mosu
Dagoeneko japonen, eta ondo ikusten dudanez, ikusiko gara zatozenean ezta?
Aupa! Gaur hobe, arnas egin dezaket bederen. Egun eguzkitsua dugu, 11k dira. Dutxa ta txirringa hartuko. Nortzu zarete? ... haider>>eider?? anonymous, egongo gara, jakina!
Jo, ta ni anonimoa zalakoan.
Mikelekin egon nintzen asteburuan ta mosuak bialtzeotzuz.
Nik bebai.
ondo segi!
kar, kar... aha! Dedukzio zorrotza nirea.
Post a Comment