'Oinez ikasi orduko, hegan egiten ahantzi' Anari

20110407

days, by rico tobita

Scroll down for English.

Blog honetan nire lanaz eta pentsaeraz elkarbanatu nahi dudana agertzen da. Besteen lana ez dut askotan erakusten. Honako hau, ez da nire lana, Rico Tobitarena baizik. Ahalik eta jende genienak ikus dezan nahi dut, horregatik, Ricoren baimenarekin, bere lana ikusiko duzue ondoren. 

Ondoko lana 2011ko Martxoak 11n Japoniako Iparekialdea suntsitu zuen lurrikararen ondoko hurrengo 9 egunak hartzen dituen Rico Tobitaren eguneroko pertsonala da. 10. eguneko argazkian ate tradizionaletako arroz papera kentzen ikus dezakegu Rico. Etxean materialik ez eta dendak itxita zeudenez gero, arroz paper hau erabiliko zuen Ricok bere lana burutzeko. Erromantikoa zela ere pentsatu zuen aitak eta amak jarritako paper zahar bera erabiltzea. Testu eta argazkiak arroz paper horretan inprimatu zituen, beraz. Elkarrekin itsatsi zituen ondoren, 1x1 metroko orriak bilduz. Paperaren atzean egunsentia eta loratutako gereziondoak margotu zituen eta egunkarietatik hartutako tsunamiak suntsitutako lurraren argazkiak itsatsi zituen gero. Lertxuna egin zuen papera tolestuaz. "Lertxunak itsaso gainetik hegan egingo du eta jendeari istorioa kontatuko die". Lertxuna ITS (Nazioarteko Talentu Laguntza)-ra bidali zuen ondoren.

Proiektu honen azken hitza ez zuen espero baina proiektuak erakusten duen bizitza eta heriotzaren zirkulua ixten duela dirudi. Ateetako arroz papera kendu eta gero gertatu zena azaltzen digu Ricok: "Ateetako arroz papera erabili nuenez, ateen markoak soilik geratu ziren. Txori batek gela barrura hegan egin nahi izan zuen baina ezin izan zuen kristala ikusi. Arroz papera kendu izan ez banu, ez zen txoria hilko."


Kalitate handiagoan ikusteko argazkietan klika ezazue.


This blog is all about what I do and feel like sharing, sometimes. I rarely upload someone else's work. This is one of those rare times. With Rico's permission, I want to do my bit for this work to reach the maximum amount of people possible.

This is a work by Rico Tobita. It is her picture diary for the next 9 days after the earthquake that hit North Eastern Japan on March 11 2011.  Day 10 picture shows her ripping rice paper off Japanese traditional sliding doors at her house in order to be able to work on this project, as there was no material or proper paper in the house and shops were not open those days. She thought it romantic that her work would be made out of old paper that once her father and mother pasted on the very same door. She printed all the text and the pictures on the rice paper sheets. Then she pasted them together to make 1m × 1m sheets. On the backside of the paper, she painted the rising sun and cherry blossoms, and pasted devastated land after tsunami cuts out from newspapers. Then she folded a crane. "The crane that is to fly over the sea and tell people the story." The crane was sent out to ITS (International Talent Support) in Italy. 

The epilogue of this project is somehow unexpected yet closes the circle of life and death represented in it. Rico explains what happened after she ripped the rice paper off the doors:
 "Because I used all the rice paper on the doors, there were only door frames left. A bird tried to fly into the room, but it couldn't see the glass. If I hadn't ripped the rice papers, it would not have died. R.I.P. The bird. "

Please, click on the pictures for high quality resolution.



























No comments:

since2010/6tikから

Die in diesem Blog verlinkten und gezeigten Bilder und Videos von anderen Webseiten und Blogs gehören nicht mir. Ich übernehme für diese Inhalte keine Haftung, auch nicht, wenn der ursprüngliche Inhalt geändert worden ist. Alle Bilder und Videos werden nur zur Kommentierung benutzt und keinerlei für kommerzielle Zwecke verwendet. Sollte es Probleme geben, bitte ich Sie, mich zu kontaktieren. Davon ausgenommen sind meine selbstaufgenommenen Fotos, Videos und Ideen.

Creative Commons-en baimena
This lana is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.