'Oinez ikasi orduko, hegan egiten ahantzi' Anari

20090506

trenak eta untxiak

Trenean sartu ahal izan nintzen. Baina lehen bezala zerbaitek gelditu egin nau. Trenean sartu ahal izan nintzen, bere atzetik. Ahalegin pitin hori falta zait askotan, pauso extra hori. Trenean sartu ahal izan nintzen, bere atzetik, eta zerbait esan, zer edo zer, dena delakoa.

Birraititaren untxiekin gogoratzen naiz orain. Ikuiluko atea ezin nuela ireki banekien baina untxiekin jolastu nahi nuen ni. Hurrengo trenean ere sar ninteke, izan ere norantz dihoan badakidalako. Baina ez naiz trenean sartu eta ikuiluko atea zabalik utzi nuen untxiekin jolasten sartu nintzenean. Trenean sartzea erabakia nuen, baina ateak itxiak dira dagoeneko. Hurrengo trenean sar ninteke, baina ziurrenik ez dut hori egingo. Nasan geratuko naiz, trenbidera begira. Hiru, lau edo nik zer dakit zenbat tren pasatuko dira eta ni ez naiz mugituko, ez naiz tren horietan sartuko. Edo bai, baina etxera joateko.

Untxikume batek ihes egin eta jostagarri bere atzetik atera nintzen, nora zoaz? Alboko baserriko zakur batek nola ahoan hartzen zuen ikusi nuen eta zerbait apurtu zen nire barruan, treneko ateak itxi eta bera barruan, ni kanpoan, trenetik kanpo, berataz kanpo nagoela konturatu naizenean legez. Ahoan hartu zuen zakurrak untxitxoa eta nik negarrez atera zazu, atera zazu oihukatu nion. Bizkarrean kolpatu nuen, gogor jo. Zakurra ez zen mugitu eta nik untxia jan egin zuela pentsatu izan nuen. Ikuilu aurreko mailetan ixuritu egin zen nire gorputz txikia, etsituta. Astiro, erruaren pisua haztatuz.

Orain badakit ezetz, ez zuela momentu horretan jan, aho barruan mantendu zuela soilik, eta ahoa eskuekin eutsi eta ireki izan banio, han topatuko nuela untxi-puta. Baina trenean ez naiz sartu, ez dut ahalegin extra hori egin eta zakurra beste nonbaitera joan da ni nasan utzita, untxitxoa lasai asko jaten. Trena ez dudalako hartu. Ea hurrengoan trena hartu eta untxia salbatzen dudan.

No comments:

since2010/6tikから

Die in diesem Blog verlinkten und gezeigten Bilder und Videos von anderen Webseiten und Blogs gehören nicht mir. Ich übernehme für diese Inhalte keine Haftung, auch nicht, wenn der ursprüngliche Inhalt geändert worden ist. Alle Bilder und Videos werden nur zur Kommentierung benutzt und keinerlei für kommerzielle Zwecke verwendet. Sollte es Probleme geben, bitte ich Sie, mich zu kontaktieren. Davon ausgenommen sind meine selbstaufgenommenen Fotos, Videos und Ideen.

Creative Commons-en baimena
This lana is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.