'Oinez ikasi orduko, hegan egiten ahantzi' Anari

20080320

aspaldiko partez

Teluk Bahangetik Georgetownera bueltatu nintzen. Han beste gau txar bat pasa ostean lepo, sorbalda, bizkar eta oin errei esker, Tailandiarantz abiatu nintzen. Bidaia minivanean egin nuen, ostatutik zuzenean ateratzen zelako. Irudikatu 10 kilo inguruko poltsa. Irudikatu 10 kilo inguruko poltsa hori sorbalda erretatik eskegita orain. Dena den busa, handiago izanda, bide zailetan gutxiago mugitzen da (zaitu). Ideia ona finean, baina minivana baino busa izan balitz hobe. Busa ez da ostaturaino hurbiltzen baina.
Tailandian lehenengo geldiunean Hat Yai izan zen. Erredura baino lehenagoko plangintzan ez zegoen baina erredura osteko plangintzan gehienez jota 4 orduko bidaiak nagusitu ziren. Erredura osatu arte bederen. Bi gau eman nituen Hat Yain. Hiri interesgarria da, batez ere Tailandiarekin nuen lehenengo kontaktua izanik, baina ez da batere turistikoa, ondo dagoena. Turismoaren paradisua aurkituko nuen beranduago, edo turismoaren paradisua esan beharrean turisten lepotik bizi direnena agian. Hat Yain be batharekin izan nuen lehenengo kontaktua. Ringgitaren maisu bihurtu eta gero, oraingo honetan ikasle berriz ere txanpon berri bat mentalki eurotara pasatuz. Ordutik batharen maisu bihurtu naiz eta ringgita ahaztua dut, Singapurreko dolarra ahaztu nuen legez.

Hat Yaitik Trangera. Askoz hiri lasaiagoa. Baita begientzako mesedegarriagoa. Trangen, tenplu bati begira eta begira, inguruan bueltaka nenbilela, alboan zegoen (dagoen) eskolako maistra batek barrutik zetorren musikari buruz galdetutakoan eskolan sartzera gonbidatu ninduen. Musika klasera ailegatutakoan amaitua zen, baina musika irakasleak belarrien mesederako zerbait jo zigun.

Trangetik Phang Ngarantz jo nuen. Mendi tontor ikusgarriez inguratuta dago Phang Nga herria. Gaua Thawisuk hotelean pasa eta gero Phang Nga badian tour bat egin nuen. Loic frantsesa ezagutu nuen tour honetan. Ontziratu eta atera bezain pronto kaietik nire izena oihukatu zuen norbaitek. Begiratu eta Deborah eta Ben ziren, Cameron Highlandsen ezagutu, Georgetownen galdu eta Teluk Bahangen birtopatutako bikote normandar-menorkarra. Hau marka. Hainbat irlatxo ikusi genituen, kobazulo bitan sartu, batean ontzitik jeitsi barik. James Bond eta urrezko pistoladun gizona ikusi baduzue, badakizue zer nolako paisaiaz ari naizen: ikusgarria oso, baina James Bond Island deitzen duten horretan zabor eta turista gehiegi dago. Gure gidak Jack Sparrow edo Johnny Dept zuen izena. Ez zigun beste izenik eman. Ontzia, jakina, Black Pearla zen. Ondartzatxo batean geldiunea egin genuen bazkatzeko. Minutu batzuen ostean beste ontzi bat (beste longtail boat bat) agertu zen ondartzan eta bertan Deborah eta Ben. Bidaian zehar hainbatetan topatzeari barre egin genion. Tourrean lau berlindar zeuden, hiru neska eta mutil bat. Jende jatorra zirudien eta hitzegitean bazen, baina erretzaileak be. Haiek aurrekaldean zioazen, Loic eta biok berriz atzealdean. Bioi nahikotxo izorratu gintuen kea irensten ibili behar izanak. Zigarrokinak uretara botzatzen zituen tipoak gainera. Gidak ez zion ezer esaten, ez dute euren herria nahiko zaitzen tailadar hauek.

Gaua badian dagoen herrixka musulmanean pasatu genuen Loic eta biok. Baita Deborah eta Ben ere, baina beste ostatu batean. Haiekin zerbait hartu eta herrixka ikusi eta gero, Chris calgaryarra ezagutu genuen afarian eta nire gidan agertzen ez den Surin uharteei buruz hain ondo hitzegin zigun, ezen Kuraburira joan nintzen, nondik uharte hauetara ontziak ateratzen diren. Baina ez naiz irla hauetara joan, Chrisek emandako salneurria benetakoekin zerikusirik ez dutelako. Afaria ederra izan zen behintzat.

Hurrengo goizean Loic eta biok elkarrekin Ko Phi Phira joatea erabaki genuen. Bion ibilbidetik jausia zen irla hau topatzen genituen bidaiari guztiek oso garesti zegoela esaten zigutelako, baina bi izanda bungalowa partekatuz gero, agian ez zen horren garestia izango. Leonardo di Caprio izan nahi edo topatzeko asmoz jende gehiegi dago Phi Phin. Oso polita da baina turistikoegia, The Beach pelikula dela eta diruduenez, eta salneurri errikuluez josita. 500 batheko bungalowa topatu genuen. Partekatuta gela merke bat baino pixkat garestiago, entzundakoa baino askoz gutxiago. Eskerrak. Janaria baina garestiegi. Kontinentean 20 bath dena Phi Phin 80 eta ura 5etik 15era igo.

Orain Ko Taon nago eta egun ederra pasatu eta gero bihar snorkel tour bat hartuko dudan ala ez erabakitzear. Eskerrak playeroa ez naizela bestela hemen bizitzen geratuko nintzateke. Nire gusturako, eta nahiz eta ura garden-gardena izan eta arrainak inguruan igerian euki, ondarra fina ta zuria eta basoa zuhaitzez beteta, turistikoegia. Vietnamen ez omen da horrela. Ikusiko dugu.

1 comment:

Anonymous said...
This comment has been removed by a blog administrator.

since2010/6tikから

Die in diesem Blog verlinkten und gezeigten Bilder und Videos von anderen Webseiten und Blogs gehören nicht mir. Ich übernehme für diese Inhalte keine Haftung, auch nicht, wenn der ursprüngliche Inhalt geändert worden ist. Alle Bilder und Videos werden nur zur Kommentierung benutzt und keinerlei für kommerzielle Zwecke verwendet. Sollte es Probleme geben, bitte ich Sie, mich zu kontaktieren. Davon ausgenommen sind meine selbstaufgenommenen Fotos, Videos und Ideen.

Creative Commons-en baimena
This lana is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.