Euskara hain da ttipia, ezen hizkuntzalaritza liburuetan ere ahazten duten. Edo euren tesia indartzeko ahaztura jabetua al da?
Liburu honetan (The Story of English, R. McCrum, R. MacNeil, W. Cran, Faber and Faber, London, 1986), zeina, esan beharra dago, arras interesgarria den, ingelera Europako hizkuntzen artean artikuluetan eta izenetan generoa ezberdintzen ez duen bakarra dela esaten da. Ezjakintasunagatik izan liteke, baina beste atal batean euskal arrantzaleak agertzen direnez, ingeleraren berezitasuna azpimarratzea besterik ez dutela nahi esan liteke, izan ere liburua ingeleraren laudorioa da.
Lehengo edizioa 1986koa bada ere, darabildan honakoa hirugarrena da, 2002koa. 80. hamarkadan hizkuntzalaritza munduan euskara jada aski ezaguna bazen ere, hutsegiteak ulergarriagoak dira, ezjakintasunagatik. Hogei urte geroago baina, nahita egindako utzikeria dirudi. 80. hamarkadan, Francoren diktaduraren ostean, euskararen ikuspen edo publikotasun murritza aitzakitzat onar genezake, 2002an ordea...
Euskara ez da txikia, ez hizkuntzalaritzan bederen. Euskararen berezitasunaz ohartzeko, munduko hizkuntzen edozein mapa hartu eta begiratu besterik ez dago. Egoera anormala da, Europak hizkuntzalaritza aldetik ez ezik kulturaren arlo orokorrean kontinentean den elementu zaharrenetarikoa den euskara eta euskal kultura aitzakotzat ez hartzearena. Europa bera ulertzeko euskara ezinbestekoa ez bada, oso garrantzitsua behinik behin, bada. Agian Britania Handiko eta ingeleraren historia ulertzeko ere, hango biztanlegoaren zati ez txikia Bizkaiko Golkotik heldu zela kontutan hartzen badugu.
Ondoren uzten dizuedan argazkian agertzen den esaldian euskarak, salbuespen moduan sikiera, aipua merezia zukeen. Zeuek erabaki:
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
since2010/6tikから
Die in diesem Blog verlinkten und gezeigten Bilder und Videos von anderen Webseiten und Blogs gehören nicht mir. Ich übernehme für diese Inhalte keine Haftung, auch nicht, wenn der ursprüngliche Inhalt geändert worden ist. Alle Bilder und Videos werden nur zur Kommentierung benutzt und keinerlei für kommerzielle Zwecke verwendet. Sollte es Probleme geben, bitte ich Sie, mich zu kontaktieren. Davon ausgenommen sind meine selbstaufgenommenen Fotos, Videos und Ideen.
This lana is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.
This lana is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.
1 comment:
Arrazoi duk...
Post a Comment