Tokion ur mineralik ez dagoela esaten duten albisteak, beraz, gezur hutsak. Edari eta janari eskasia dago? Lehenik eta behin "eskasia" hitza definitu beharko genuke. Zenbait apal produktuz gainezka ez eta hutsuneak erakustea "eskasia" bada, bai, eskasia badago. Baina betiko esne merkea edo gustokoa ezin aurkitu edo aurkitzeko zenbait dendetatik pasatu beharra, ez da "eskasia", ezerosoa baizik. Oparotasunera ohituak gara, baina oparotasuna ez da egiazkoa. Sendain ondo dakite orain: lehen mundu delako horren eta Japoniaren oparotasuna ahula da naturaren aurrean. Eskasia subjektiboa nahi bada, beraz, Zimbabweko Victoria Fallseko lagunei Tokioko dendetakoa "eskasia"tik oso urrun dagoela irudituko balitzaie ere. Saltzen diguten egoera larritik are urrunago. Tokioz ari naiz, ez Fukushimaz, ezta Tohoku eskualdeaz ere.
Hala ere gaur bederatzi dendetan egon naiz eta ezin izan dut ur botila handirik aurkitu. Ur botila txikiak badira, baina ur botila handirik ez. Egunetik egunera ezberdina da egoera, eta ez diot garrantzia kendu nahi, are gutxiago plutonioaz hitzegiten ari garen honetan. Baina mesedez, utziezue miloika tokioar erradiakzioz, egarriz, gosez hil nahi izateari eta Tokiotik iparralderago bizi duten egoeraz kezka zaitezte.
No comments:
Post a Comment