Hautsi zuten anfora. Iturritik itzulian zuhaitz artetik agertu, anfora kendu eta hautsi. Hautsi zuten eta supergluea hartuta konpoduta itzuli nahi omen digute orain, zazpi urte geroago, zazpi urte berandu. Hautsi duenaren aurpegia garbitzeko eta eskerrak ematera behartuz.
Hor duzu ditxosozko anfora! Konpondu dizut gainera! Ez zara ba kexatuko! Ikusten? Zunzentzazkoa naiz azken finean. Badazpada ere apurtu nizun anfora, barruan pozoia gordetzen zenuelakoan. Ez zenuela pozoirik? Ura zela? Nik banekiela? Hau errespetu falta! Nork eman dizu hitza? Ea anfora izateagatik kondenatuko zaitugun! Esker txarrekoa zu! Hobe zenuke anforak utzi eta guk darabilgun titaniozko termoak erabiliko bazenitu. Beste anfora batekin ikusi zaitugulako, ez pentsa. Kontuz ibili gero, badakizu anforak erraz apurtzen direla, ostropos egin eta hara, hautsi da anfora! Bultza zaitzakete ere, hautsi eta ea pozoia daramazun ikusteko. Hori egiteko eskubide osoa daukagu. Errua zurea da anforak erabiltzeagatik. Bitxia zara gero, burugogorra! Termoek ura, ardoa, hobeki gordetzen dutela ez al duzu ikusten? Izaki atzeratua, ez zaitez triste izan, geuk lagunduko dizugu, zure hobe beharrez ari bait gara.
No comments:
Post a Comment