Roppongi aldean ireki berri dute Tokyoko bai, agian Japoniako euskal jatetxe bakarra. 5-6 mahaiko jatetxe honetan bazkaldu genuen lehengoan, bai nahiko merke eta on bazkaldu ere. Eguerdiko ardobako menuak 1000¥eko prezioa dauka -esan non Euskal Herrian 7-8€gatik bazkaldu daitekeen-, 1300 ardoagaz, eta jende jatorra ari da berton lanean -Japonian zerbitzu ona eskeintzen dela esateak soberan dagoela badakigun arren, esateak ez du minik ematen. Txoko du izena eta japoniar batek EHri dion maitasunagatik ireki du. EHren kontzeptu nahiko zabala daukala kontutan hartu gabe -Kantabriako argazkiak, Estrella Galicia garagardoa...- benetan merezi du jatetxetxo honek: nahiz eta Tokyon egon etxean senti arazten dizun zerbait dauka. Eta ez naiz Gaztelugatxeko argazki eta ikurrinaz bakarrik ari. Euskal Etxearen inaugurazioaren esperoan, Euskal Etxe extraofiziala bihurtuko ote da Txoko...?
Gehiago jakiteko ikusi goiko webgunea eta Japan Timesaren kritika.
Gehiago jakiteko ikusi goiko webgunea eta Japan Timesaren kritika.
No comments:
Post a Comment