Alzheimerra. Harekin harremana euki ala ez euki, horrek egingo du irakurketa era batean ala bestean gertatzea, eta haren bidez Elorriagak sentitu araziko dizuna era batean edo bestean eragitea. Kasua kasu, zirraragarria, gradu ezberdinetan bada ere. Nire kasuan alzheimerra gertutik (eta era berean urrunetik, baina hori beste kontu bat da) bizitzen ari naiz eta liburu honek bereziki ikutu egin dizkit zenbait hari. Berunezkoa euki beharko luke sentiberatasuna liburu honek hunkitzen ez duen horrek, dena den. Poesiaz betetako paper bilduma, 'SPrako tranbia' erraz irakurtzen da, zailtasunak erraz bihurtzen dituelako, sofrimendua ikasgai ludiko, pertsonen arteko harremanak jostagarri, edertasuna sinplea dela erakusten digulako Unai Elorriagak. Noizean behin begiak liburutik altxatu eta inguruan duzun jendea begiratzera gonbidatzen duen irakurgai hoietakoa da 'Sprako Tranbia', edo begiak altxatu eta irribarre eginarazten dizun hoietakoa, metroan, busean, garbigailuak berea egin dezan itxoiten, ohean etzanda... Azkar irakurtzen da, azkar pentsatzen eta identifikatzen, ez arin. Batzuetan liburua hain da ona, ezen ordu gutxiren buruan irakurria duzun, bestetan, liburua hain da ona, ezen bukatzearen beldur, logelako mahaitxoan paratu eta itxoiten duzun, istorioa amaituko denaren beldur. Bestetan, liburua amaitu eta pozik zaude, bestetan liburua amaitu eta triste zaude, honetan, liburua amaitu eta pozik zaude eta baita triste ere, Lucas hil delako triste, Lucas hil delako pozik, Marcos, Maria, etarekin zer gertatzen den ez dakizulako triste, Marcos, Maria etarekin zer gertatzen den ez dakizulako pozik.
20090708
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
since2010/6tikから
Die in diesem Blog verlinkten und gezeigten Bilder und Videos von anderen Webseiten und Blogs gehören nicht mir. Ich übernehme für diese Inhalte keine Haftung, auch nicht, wenn der ursprüngliche Inhalt geändert worden ist. Alle Bilder und Videos werden nur zur Kommentierung benutzt und keinerlei für kommerzielle Zwecke verwendet. Sollte es Probleme geben, bitte ich Sie, mich zu kontaktieren. Davon ausgenommen sind meine selbstaufgenommenen Fotos, Videos und Ideen.
This lana is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.
This lana is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.
No comments:
Post a Comment