'Oinez ikasi orduko, hegan egiten ahantzi' Anari

20120501

アンダルシア // ez da ezer aldatu

Berlinen bizi nintzenean, pasaportea berritzeko, pasaportea hegoaldeko estatu horrena denez, euren egoitzara hurbildu nintzen. Nire txanda hel zedin itxaroten mahai gainean zeuden panfletoei begiratu eta bat aukeratu nuen. Espainiako Autonomien Estatua azaltzen zuen: zenbat autonomi erkidego mapan, hauen izen ofizialak euren hiriburuenekin, estatu buruaren argazkia, Borboitar Juan Carlos eta gobernukideena, presidentea, Felipe González, buru. Oso ondo, normala, Berlinen 1982-1996 artean bizi izan banintz. Azaldutako gertakizuna 2002koa da, ordea, Aznar pairatzen ari ginen 6. urtea zen, gehiengo osoko 2.a, Tiergarten inguruko Espainako enbaxada estreinatu berrian.

Pasadizo honek espainiar Estatuan aldaketa irudikatzeko, gauzatzeko, ezintasuna ilustratzen du. Galiziako Calvo Sotelo kale ugariek, Gaztelako Generalísimo etorbide anitzek , Bartzelonako Joan Tarradellas etorbidean 2009an erautsitako Primo de Riveraren monolitoak, oraindik han hemenka ikusgai diren zaldigaineko - edo bestelako jarreretan - eskultura higuingarriek, Instituto de la Vivienda plakek... adierazten duten legez. Aldatzeko borondate eza. Sinboloak mantentzen dira, sinboloek oraindik ere betetzen zuten eginkizuna betetzen dutelako, sinboloak oraindik ere onartuak direlako. Alemanian ez bezala, Italian ez bezala.

Hau guztia etxean, horren gaizki kudeatzen duten nazioa baino cortijo, hacienda, finca den Estatu espainiarrean. Baina honek, kanpora begira ere, badu bere eragina. Espainiako gobernuek ez dute inoiz nazioartean tranzisioa deritzon aldaketa ia mitologiko horren benetako aldarrikapenik egin. Ez dutelako inoiz sinetsi, ez zelako inoiz eman. Horregatik Google Maps-en El Ferrol del Caudillotik Santurce-Antiguora bidaia dezakezu, baina ez Ferroletik Santurtzira (edo ez behintzat orain gutxi arte). Horregatik, ia Frankismoa bezain luzea izan dugun dermokrazia honen 36. (?) urtean, Japonian pelikula bat egin, 'Andaluzia'* izena jarri eta afixeko diseinuan erakusten duten mapan Castilla la Vieja, Castilla la Nueva, Vascongadas. Kanpoan eta urrun ere badakitelako: ez da ezer aldatu.

*filmaren trailerra beherago ikusgai







Trailerra ikusita filma zergatik 'Andaluzia' deitu duten ez dakit, senyeraz betetako Bartzelona nonnahi agertzen bait da.


No comments:

since2010/6tikから

Die in diesem Blog verlinkten und gezeigten Bilder und Videos von anderen Webseiten und Blogs gehören nicht mir. Ich übernehme für diese Inhalte keine Haftung, auch nicht, wenn der ursprüngliche Inhalt geändert worden ist. Alle Bilder und Videos werden nur zur Kommentierung benutzt und keinerlei für kommerzielle Zwecke verwendet. Sollte es Probleme geben, bitte ich Sie, mich zu kontaktieren. Davon ausgenommen sind meine selbstaufgenommenen Fotos, Videos und Ideen.

Creative Commons-en baimena
This lana is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.