Pasadizo honek espainiar Estatuan aldaketa irudikatzeko, gauzatzeko, ezintasuna ilustratzen du. Galiziako Calvo Sotelo kale ugariek, Gaztelako Generalísimo etorbide anitzek , Bartzelonako Joan Tarradellas etorbidean 2009an erautsitako Primo de Riveraren monolitoak, oraindik han hemenka ikusgai diren zaldigaineko - edo bestelako jarreretan - eskultura higuingarriek, Instituto de la Vivienda plakek... adierazten duten legez. Aldatzeko borondate eza. Sinboloak mantentzen dira, sinboloek oraindik ere betetzen zuten eginkizuna betetzen dutelako, sinboloak oraindik ere onartuak direlako. Alemanian ez bezala, Italian ez bezala.
Hau guztia etxean, horren gaizki kudeatzen duten nazioa baino cortijo, hacienda, finca den Estatu espainiarrean. Baina honek, kanpora begira ere, badu bere eragina. Espainiako gobernuek ez dute inoiz nazioartean tranzisioa deritzon aldaketa ia mitologiko horren benetako aldarrikapenik egin. Ez dutelako inoiz sinetsi, ez zelako inoiz eman. Horregatik Google Maps-en El Ferrol del Caudillotik Santurce-Antiguora bidaia dezakezu, baina ez Ferroletik Santurtzira (edo ez behintzat orain gutxi arte). Horregatik, ia Frankismoa bezain luzea izan dugun dermokrazia honen 36. (?) urtean, Japonian pelikula bat egin, 'Andaluzia'* izena jarri eta afixeko diseinuan erakusten duten mapan Castilla la Vieja, Castilla la Nueva, Vascongadas. Kanpoan eta urrun ere badakitelako: ez da ezer aldatu.
*filmaren trailerra beherago ikusgai