'Oinez ikasi orduko, hegan egiten ahantzi' Anari

20110503

detailetxoak

Aste bat barru, milaka pertsona hil eta geure bizitzak, neurri batean edo bestean, aldatu zituen lurrikara eta tsunamia gertatu zirenetik bi hilabete beteko dira. Hona hemen Tokyon bertan, hondamenditik aldi berean urrun eta hurbil dagoen hirian, baina baita Yokohaman edo Osakan ere, eguneroko bizitzaren joanetorrietan ikusi eta egoera normala ez dela gogorarazten diguten detaileak. 

Nabarmenena, begira behintzat, argi falta da. Falta, aurreko Tokyorekin alderatuz gero, jakina. Fukushimaren egoera dela eta energia aurrezteko omen da batzuen ustez, argindarrik ez duten iparraldeko japoniarrekiko elkartasuna adierazteko era beste batzuen ustez. Hainbatei oraingo argitasuna arrazionalagoa iruditzen zaigu. 

Ondoko argazkian 'Studio Alta' merkatal gunea ikus daiteke. 'Alta aurrean', geraleku oso ezaguna da, eta hain erabilia ezen Alta aurrean topatzea ez da beti erreza. Bilbon lepo dagoen Arriaga plazan geratzea bezalakoa litzateke, azkenean segapotoa atera eta 'Alta aurrean, baina non?' bukatzen duzu ia beti. Alta itzalita egoteak, argi 'eza' ezezik nabarmentzen den bestelako zerbait dakar: isiltasuna, izan ere beheko telebistak irudia ez ezik, soinua ere badu (bazuen). 




Lurrikara gertatu baino lehenagoko irudia: 



Pic credit


Ondoko argazkiko kaletik txirringarekin maiz pasatzen naiz. Ez da behar bezala nabaritzen baina ikusten diren argiak argi pribatuak dira: etxebizitzetakoak, dendetakoak, txanpon-aparkaleku batekoak eta urrunean, auto batenak. Argazkiaren goiko aldean fijatzen bazarete, farola, hots, argi publikoa itzalirik dagoela ikusiko duzue. Flasha erabili behar izan nuen farola ikus zedin, ondorioz ez da nabaritzen baina kale honetan abiadura moteldu egiten dut beti, farola guztiak itzalita, 500 metro inguruko ibilbidea hain ilun egonagatik ez bait den ongi ikusten.


  
Shinjukuko beste ikuspegi bat: bi eraikin horien goikaldeak itzalita daude. Ezkerrekoan laukizuzen zuriaren azpiko laukizuzen ilunean telebista erraldoi bat baino gehiago dago. Atzo piztuta zeuden, aurretik ere piztuta ikusi ditut, baina ez egunero. Ez dakit zerk edo nork erabakitzen duen gaur bai bihar ez, itzali pizteak.


Pic credit
Ondokoa jada 24 orduz zabalik ez dagoen 24 orduko janari denda bat da.
 
Hainbat komunetan esku-sikagailu automatikoak deskonektatu dituzte. 
Denda, supermerkatuetan dauden txartelek murrizketengatik barkamena eskatu edota pertsonako zenbat ur botil eros daitezkeen jakinarazten digute.





Garraiobideetan ere murrizketak edota aurrezteko neurriak ezarri dira. Hainbat txarteldegi zein eskilara elektriko ez dabil...



 ... eta argindar falta dela eta, edo oraindik jasaten ditugun lurrikaren ondorio, hainbat tren berandu edo bertan behera geratu behar dira batzuetan.

















Bukatzeko Osakako 'Glico' famatuaren ohiko irudi bat eta orain dela hilabete bat hartu nuena uzten dizuet. Fukushimatik 700 bat kilometrora ere, elkartasunagatik dela, energia aurrezteko beharragatik dela, normaltasun eznormala.

Pic credit

No comments:

since2010/6tikから

Die in diesem Blog verlinkten und gezeigten Bilder und Videos von anderen Webseiten und Blogs gehören nicht mir. Ich übernehme für diese Inhalte keine Haftung, auch nicht, wenn der ursprüngliche Inhalt geändert worden ist. Alle Bilder und Videos werden nur zur Kommentierung benutzt und keinerlei für kommerzielle Zwecke verwendet. Sollte es Probleme geben, bitte ich Sie, mich zu kontaktieren. Davon ausgenommen sind meine selbstaufgenommenen Fotos, Videos und Ideen.

Creative Commons-en baimena
This lana is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.