'Oinez ikasi orduko, hegan egiten ahantzi' Anari

20120802

izarrek goizero, egunsentian zerutik jeitsi eta adar hauetan pausatuz, adar hauetatik zintzilik, urtzirekin amestuz, gaua noiz helduko ilunabarrera

arte atseden hartzen dute. adarrei indartsu, gogotsu eusten diete, izan ere lurra ikutzen duen izarrari argia eta zerura itzultzeko bahimena kentzen zaizkio. hala ere izar exploratzaileak ere badaude, jakinminak tentaturik, araua sinetsi nahi ezinik abenturatzen diren izarrak. noizean behin pazientzia galduta baten batek bere burua bota egiten du, itxaropena xahuturik, nolabait zerura itzuliko ez denaren ideia maltzurrek ahituta. udako egun luze sargorietan gerta oi da hau. batzuetan alboko izar bihozgaberen batek, egun luzean zehar, gainerako izarrak konturatu gabe, marmarmar, itxaropena xurgatu eta jausten uzten ditu. udaberriko egun euritsu edo malenkoniatsuetan gerta oi da hori. baina izarrak ere edadetu eta naturalki hiltzen dira. udazkenean gerta oi da hura. neguan nora joaten diren galdetzen duzu orain. batzuk, kementsuenak pinu hosto bihurtzen dira. baina negua luzea da eta ikusiko dituzu han hemenka izar jauziak, eroriak. gehienek baina, ekuadorretik bestalde hibernatu egiten dute, hegoafrikan. benidorren? gutxi batzuk, bai. negu partean migratzen ikusiko dituzu han goian iheskor, kometak.









since2010/6tikから

Die in diesem Blog verlinkten und gezeigten Bilder und Videos von anderen Webseiten und Blogs gehören nicht mir. Ich übernehme für diese Inhalte keine Haftung, auch nicht, wenn der ursprüngliche Inhalt geändert worden ist. Alle Bilder und Videos werden nur zur Kommentierung benutzt und keinerlei für kommerzielle Zwecke verwendet. Sollte es Probleme geben, bitte ich Sie, mich zu kontaktieren. Davon ausgenommen sind meine selbstaufgenommenen Fotos, Videos und Ideen.

Creative Commons-en baimena
This lana is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.