'Oinez ikasi orduko, hegan egiten ahantzi' Anari

20111224

garai barriak oso zaharrak dira, baby // Olentz Aro Berria



‎...Ea ba... nor da Mari Domingi? Norbaitek azaldu liezadake nor den eta nondik atera duten Mari Domingi? Noiztik Olentzeroak neskalaguna du? Gaur etb 1-ten Bilboko Olentzeroa agertu egin da... nire txikitako oroitzapen guztiak pikutara bota egin dituzte.
Noiztik Olentzeroak bizarra zuria dauka, eta zer dela eta egurrez eta burdinezko zaldi baten gainean doa, idiak baztertu egin dituzte? edota astoa? Pipa kendu egin omen diote... orduan abestia ere aldatu egingo dute? "pipa hortzian duela" esan beharrean "chupa chusaren hortzian duela" esango dute? Mesedez!!!!
 ·  ·  ·  · duela 11 ordu · 

  • 2 pertsona(e)k hau atsegin du(te).

    • Jan Niemand 
      Politikoki zuzendu dute, hots, estatubatuartu dute. Bistan da, Olentzero mozkor eta erretzailea arrisku handia eta adibide txarra da haurrentzat. Hobe dutxatu, animali dotore baten gainean jarri, Santa Clausengandik estetika ikasi... Mari Domingiri dagokionez, gauza bera, Olentzero mutil zaharra ez da adibide ona. Gainera homosexuala izan liteke eta hori haurrei mezu ezegokia ematea da. Guggenheim, BIlbao Exhibition Centre (hau British), Basque Culinary Center... Neska, ez Zara batere modernoa. Azkunatarren helburua herri itxi hau mundura zabaltzea da. Nolako herria nahi duzu, afrikanoa ala amerikanoa? Patxi Lo. Obama bezalakoa dela ez digute ba esaten? Bide onean gaude, eta konfirmazioa oraingo ume euskaldunak porroak, mendia edo poteoa utzi eta eskoletan tiroka urko obesomorbidoa hiltzen hasten direnean jasoko dugu. Hori izango da herri modernoa garenaren baieztapen azkena. Bistan da, gu oso gaizki atera ginen eta hori konpondu beharra dago. Berandu baino lehen.

      duela 9 ordu · 

since2010/6tikから

Die in diesem Blog verlinkten und gezeigten Bilder und Videos von anderen Webseiten und Blogs gehören nicht mir. Ich übernehme für diese Inhalte keine Haftung, auch nicht, wenn der ursprüngliche Inhalt geändert worden ist. Alle Bilder und Videos werden nur zur Kommentierung benutzt und keinerlei für kommerzielle Zwecke verwendet. Sollte es Probleme geben, bitte ich Sie, mich zu kontaktieren. Davon ausgenommen sind meine selbstaufgenommenen Fotos, Videos und Ideen.

Creative Commons-en baimena
This lana is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.