'Oinez ikasi orduko, hegan egiten ahantzi' Anari

20080725

artista eta gaztea



artista eta gaztea
(Scroll down for English version)


Euskal Irrati Telebistak (EITB) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) gazte sortzaileei zuzendutako lehiaketa deialdi bat luzatu zuten 2006an. Ikusentzunezko sormena lehiaketa honen saria EITB Kultura saioan irabazlearen lana erakustea zen. Komunikabide batek inolako ordainketarik gabe ez dagokion ikusentzunezko materiala erakusteak ez digu batere harritzen, egunero ikusten bait da, nahiz eta komunikabide hau publikoa izan. EHUren jarrera ordea, salagarriagoa da. Zer sortu nahi du EHUk Leioako Campuseko Arte Eder Fakultatean dituen gazteekin? Artistak? Sortzaileak? Zer sustapen mota bultzatzen du hau lortzeko? Artista gaztearen lana telebista kate batean erakustea publizitatearen artean agertzen diren saioetan. Artista edo sortzailea izatea musutruk lan egitearen sinonimoa al da?

Nork irabazten du benetan harreman honetan? EHUk prestigioaren aldetik, eurek ekoiztutako artista gazteak promozionatzen dituela ikustarazten, eta EITBk, EITB Kultura saioren edukina inolako ordainketa ekonomikorik gabe lodituaz. Diruaz hitzegitea ez omen da dotore geratzen, artistok baina, ezagun eta konsagratuek zein gazteek ere, elikatu beharrean gaude. Inork ez du musutruk lanik egiten, baina istituzioetatik artista gazteak debalde lan egin behar duenaren irudia zabaltzen da, eta ez bakarrik irudia, praktikan ere horrela da eta.

Bideo sorta honen bitartez arestian aipatutako guztiaren kritika egin nahi izan dut. Ez da bideo hauetan euskal artista gazterik agertzen (edo agian bai), baizik eta Tokio hiriko kaleetan darabilen etxerik gabeko jendea. Eusko Jaurlaritzatik, EHU eta EITBtik eskeini zuten lehiaketan ez zelako ez artea, ez artistak, ez artista gazteak, ez eta euskal artea sustatzen, baizik eta erakunde hauen aurpegi garbiketa eta bide batez telebistan agertzea sari nahiko denaren argudioa. Izen euskaldunak, Euskal Herriko leku eta egoerak azaltzen dira, Japoniako aurpegi, leku eta egoerak agertzen diren bitartean.

Guggenheim izena eraman behar al dugu? Dirudienez geure politikariek hola uste dute: Bilboko alkate jaunaren hitzetan etorkizuneko Zorrotzaurre irlan Pompidu, Prado... sukurtsal bat altxatu nahi dute. Eskerrik asko Azkuna jauna eta gainontzeko instituzioei euskal artista eta artearengan erakusten duten konfidantza eta begirune ezagatik. Eta telebistan minutu erdiko tarteagatik ere, esker aunitz.

...........................................................................................................................................................................

young and artist

Basque Public Radio Television (EITB) and the University of Basque Country (EHU) launched a contest aimed at young creators back in 2006. The prize for this audiovisual competition was that the work of the winning artist would be broadcast on EITBKultura, a contemporary arts TV program. It’s no surprise a mass media showing audiovisual material they don’t own and making no payment for it, we can see it everyday, even, as it is the case, if this media is a public one. EHU’s position though is more criticizeable. What does this university want to make of the young people studying at its Fine Arts Faculty in Leioa? Artists? Creators? What kind of promoting means do they undertake to achieve it? A free exhibit of a young artist’s work on television, with advertisements, of course. Is it that being a young artist means you are to work for free?

Who is winning in this relationship? EHU in prestige, showing they really are promoting their otherwise useless products (read ex-students), and EITB inflating its EITBKultura program contents with no economic payment to the authors at all. It be no elegant to talk about money but artists, well established ones as well as young ones, do need to eat. Nobody works for free, but the notion that young artists have to do so is being spread from institutions such as these and others. It is not only a notion but a reality.

With this video series I want to critisize all the above explained. There’s no Basque young artist on them (or maybe there is), but homeless people from Tokyo. Because there was no promotion of Basque art or young artists in the competition launched by the Basque Government, EHU and EITB, but an image laundering of these. And by the way spreading the message that being on telly is enough prize for a young artist. There are Basque names of people, places and situations, but showing Japanese faces, places and situations.

Does Guggenheim need to be our name? It seems like our politicians think so: Bilbao’s mayor has announced the construction of a maybe Pompidu, maybe Prado branch on Zorrotzaurre island. Thank you Mr Azkuna and institutions alike for the lack of respect and confidence towards local artists and art. Oh, and thanks a lot for those 30 seconds on your television!

20080701

spain 1 germany 0


It only takes a football match to bring him back. Rather scary.

since2010/6tikから

Die in diesem Blog verlinkten und gezeigten Bilder und Videos von anderen Webseiten und Blogs gehören nicht mir. Ich übernehme für diese Inhalte keine Haftung, auch nicht, wenn der ursprüngliche Inhalt geändert worden ist. Alle Bilder und Videos werden nur zur Kommentierung benutzt und keinerlei für kommerzielle Zwecke verwendet. Sollte es Probleme geben, bitte ich Sie, mich zu kontaktieren. Davon ausgenommen sind meine selbstaufgenommenen Fotos, Videos und Ideen.

Creative Commons-en baimena
This lana is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.