Ueno parkean ikusi ditut hauek ilaran, platerrak eskuan bazkalorduan ahora zer eramateko zain. Hara joan naiz arreba eta koinatuaren Olentzeroa irakurtzera, Atxagaren 'Lekuak'. Orain dela asko ez nuela euskaraz ezer irakurtzen eta benetan eskertzen dut. Irakurketan ez dut beste hizkuntzarekin euskararekin bezala gozatzen. Gaur hasi eta erdia irakurri dudala esanda... Ba sabaigabeko hauek Uenon, baina lehenago Asakusa parkean ibili naiz (parke eguna gaurkoa), irakurtzen be, eta tipo bat pasatu da txirringan sabaigabekoen artean obentoak banatzen (obentoa atzoko argazkian agertzen dena da). Koinzidentzia, besterik gabe.
Geroago Aoyamara joan naiz ea Goethe Institutean probetxuzko zeozer egiten duten galdetzera, pelikularen bat, kontzerturen bat, konferentziaren bat... baina ezer, ez dabe ezer egiten. Bartzelonakoa agenda mardula du gero, Tokion holako zerbait espero nuen. Kulturizatu ezinik Aoyamatik Shibuyara paseoa egitea otu zait eta hara argazkia, topatu dudana: euskara eta japonieraren arteko beste hitz homografoa. Blai egon behar dute azkenengo pisuan, munduko itokinik handiena izan behar du horrek.Amaitzeko hor esteketan fijatu bazarie barria dagoela ikusiko zenuten. Zenbatetan esan dot ez dagola euskaldunik Japonian eta hara, bat aurkitu dot. Eta horren atzetik beste hainbat. Euskal Etxea egiteko asmoa dabe! Bazen garaia! Taberna batera joan eta euskal jendearekin berebetan ibiltzea da Tokiori falta zaiona.
