'Oinez ikasi orduko, hegan egiten ahantzi' Anari

Showing posts with label 地震. Show all posts
Showing posts with label 地震. Show all posts

20110615

lift conversations

People don't usually talk in the lift unless they refer to the floor they're aiming for or excuse themselves while squeezing out of a packed one. If we have a chatty day or the uneasy feeling we should make a comment, we rarely venture beyond the weather, that worn out wildcard. Well sometimes we do. This is what just happened to me at the Kanagawa Community Centre in Yokohama.

Doors slide open and a dressed-up old man comes into the lift pulling a suitcase. Doors slide closed and he turns to me and starts this conversation in a surprisingly good English:

-How you doing?
-Fine -I reply rather amused at the unexpected question and accent-. How about you?
-I'm leaving the country because I am contaminated.
-Oh... okay...
-You take care, you know, everything is radioactive.
-Thank you.

Doors slide open, he walks out of the lift and I follow.

-Well, good luck -I manage to say-.
-Yeah -he says-, you too.

'YOU TOO.'

20110503

detailetxoak

Aste bat barru, milaka pertsona hil eta geure bizitzak, neurri batean edo bestean, aldatu zituen lurrikara eta tsunamia gertatu zirenetik bi hilabete beteko dira. Hona hemen Tokyon bertan, hondamenditik aldi berean urrun eta hurbil dagoen hirian, baina baita Yokohaman edo Osakan ere, eguneroko bizitzaren joanetorrietan ikusi eta egoera normala ez dela gogorarazten diguten detaileak. 

Nabarmenena, begira behintzat, argi falta da. Falta, aurreko Tokyorekin alderatuz gero, jakina. Fukushimaren egoera dela eta energia aurrezteko omen da batzuen ustez, argindarrik ez duten iparraldeko japoniarrekiko elkartasuna adierazteko era beste batzuen ustez. Hainbatei oraingo argitasuna arrazionalagoa iruditzen zaigu. 

Ondoko argazkian 'Studio Alta' merkatal gunea ikus daiteke. 'Alta aurrean', geraleku oso ezaguna da, eta hain erabilia ezen Alta aurrean topatzea ez da beti erreza. Bilbon lepo dagoen Arriaga plazan geratzea bezalakoa litzateke, azkenean segapotoa atera eta 'Alta aurrean, baina non?' bukatzen duzu ia beti. Alta itzalita egoteak, argi 'eza' ezezik nabarmentzen den bestelako zerbait dakar: isiltasuna, izan ere beheko telebistak irudia ez ezik, soinua ere badu (bazuen). 




Lurrikara gertatu baino lehenagoko irudia: 



Pic credit


Ondoko argazkiko kaletik txirringarekin maiz pasatzen naiz. Ez da behar bezala nabaritzen baina ikusten diren argiak argi pribatuak dira: etxebizitzetakoak, dendetakoak, txanpon-aparkaleku batekoak eta urrunean, auto batenak. Argazkiaren goiko aldean fijatzen bazarete, farola, hots, argi publikoa itzalirik dagoela ikusiko duzue. Flasha erabili behar izan nuen farola ikus zedin, ondorioz ez da nabaritzen baina kale honetan abiadura moteldu egiten dut beti, farola guztiak itzalita, 500 metro inguruko ibilbidea hain ilun egonagatik ez bait den ongi ikusten.


  
Shinjukuko beste ikuspegi bat: bi eraikin horien goikaldeak itzalita daude. Ezkerrekoan laukizuzen zuriaren azpiko laukizuzen ilunean telebista erraldoi bat baino gehiago dago. Atzo piztuta zeuden, aurretik ere piztuta ikusi ditut, baina ez egunero. Ez dakit zerk edo nork erabakitzen duen gaur bai bihar ez, itzali pizteak.


Pic credit
Ondokoa jada 24 orduz zabalik ez dagoen 24 orduko janari denda bat da.
 
Hainbat komunetan esku-sikagailu automatikoak deskonektatu dituzte. 
Denda, supermerkatuetan dauden txartelek murrizketengatik barkamena eskatu edota pertsonako zenbat ur botil eros daitezkeen jakinarazten digute.





Garraiobideetan ere murrizketak edota aurrezteko neurriak ezarri dira. Hainbat txarteldegi zein eskilara elektriko ez dabil...



 ... eta argindar falta dela eta, edo oraindik jasaten ditugun lurrikaren ondorio, hainbat tren berandu edo bertan behera geratu behar dira batzuetan.

















Bukatzeko Osakako 'Glico' famatuaren ohiko irudi bat eta orain dela hilabete bat hartu nuena uzten dizuet. Fukushimatik 700 bat kilometrora ere, elkartasunagatik dela, energia aurrezteko beharragatik dela, normaltasun eznormala.

Pic credit

20110411

こちらはーー ヤンニーマンドですー

Scroll down for English

日本の公共アナウンス一般的です 例えば子供たち夕暮れ時に家に帰るの時間を教えられます。)誰も聞きたい特定のタイプがあります潜在的な破局発表しているのは 2011年3月11日で私達はそのうちの一つを聞きましたこのトラック、これらの公表に触発されます。歌詞地震犠牲者その後の津波福島工場の難民だけでなく、誤報の被害者に専念しています。恐ろしい出来事ではなく、最悪の事態はまだ来ていないという考え普及着手したいくつかのメディア次に示します。何か起こる悪いしたかった示したので、発行されたもの証拠を持っていた彼ら外国人居住者数千人は、逃げようとその家族不必要に苦しむことに余儀なくされた。

Public announcements in the streets of Japan are common. (They tell children it's time to go home at dusk, for instance). There is a certain type no one wants to hear though: the one announcing a potential catastrophe. On March 11 2011 we had one of those. This track is inspired by the sound of these public announcements. The lyrics are dedicated to the victims of the earthquake and subsequent tsunami and Fukushima plant refugees, but also to the victims of misinformation. Following the terrible event, not a few western media embarked on the spreading of the idea that the worst was yet to come. Having no evidence on what they were publishing, thus showing their eagerness for something worse to happen and pushing thousands of expats to flee and their families to suffer unnecessarily.

  The Quake (こちらは) by Jan Niemand

He slept but then the quake
His nap could not respect
The dream got then canceled
He had to take the plane

The guys with pens always know better
They show you things you cannot see
They shape your life, tell you what to do
And take their share of you and me

In your head, your head, congregated in your head
In your head, your head, congregated in your head

Her mother was so scared
She left with that month's rent
But then it was all fake
By then it was too late

The guys with mics, they want to kill you
The many deaths are not enough
They kill your loved ones, that's what they do
They worsen what's already bad

In your head, your head, congregated in your head
In your head, your head, congregated in your head

Well today and at nights
It seems you're living another life
And the tears that you cry
They're bound to die

And your mum and her grief
Well that's just something you won't forgive
The lost eyes and scared smiles
They're bound to be

You don't know what to do
But then not only you
Felt shame for thinking bad
Felt shame for feeling glad

The shortest time was made the longest
For many it will never end
You have to show you are the strongest
They do attack thus you defend

In your head...

20110407

days, by rico tobita

Scroll down for English.

Blog honetan nire lanaz eta pentsaeraz elkarbanatu nahi dudana agertzen da. Besteen lana ez dut askotan erakusten. Honako hau, ez da nire lana, Rico Tobitarena baizik. Ahalik eta jende genienak ikus dezan nahi dut, horregatik, Ricoren baimenarekin, bere lana ikusiko duzue ondoren. 

Ondoko lana 2011ko Martxoak 11n Japoniako Iparekialdea suntsitu zuen lurrikararen ondoko hurrengo 9 egunak hartzen dituen Rico Tobitaren eguneroko pertsonala da. 10. eguneko argazkian ate tradizionaletako arroz papera kentzen ikus dezakegu Rico. Etxean materialik ez eta dendak itxita zeudenez gero, arroz paper hau erabiliko zuen Ricok bere lana burutzeko. Erromantikoa zela ere pentsatu zuen aitak eta amak jarritako paper zahar bera erabiltzea. Testu eta argazkiak arroz paper horretan inprimatu zituen, beraz. Elkarrekin itsatsi zituen ondoren, 1x1 metroko orriak bilduz. Paperaren atzean egunsentia eta loratutako gereziondoak margotu zituen eta egunkarietatik hartutako tsunamiak suntsitutako lurraren argazkiak itsatsi zituen gero. Lertxuna egin zuen papera tolestuaz. "Lertxunak itsaso gainetik hegan egingo du eta jendeari istorioa kontatuko die". Lertxuna ITS (Nazioarteko Talentu Laguntza)-ra bidali zuen ondoren.

Proiektu honen azken hitza ez zuen espero baina proiektuak erakusten duen bizitza eta heriotzaren zirkulua ixten duela dirudi. Ateetako arroz papera kendu eta gero gertatu zena azaltzen digu Ricok: "Ateetako arroz papera erabili nuenez, ateen markoak soilik geratu ziren. Txori batek gela barrura hegan egin nahi izan zuen baina ezin izan zuen kristala ikusi. Arroz papera kendu izan ez banu, ez zen txoria hilko."


Kalitate handiagoan ikusteko argazkietan klika ezazue.


This blog is all about what I do and feel like sharing, sometimes. I rarely upload someone else's work. This is one of those rare times. With Rico's permission, I want to do my bit for this work to reach the maximum amount of people possible.

This is a work by Rico Tobita. It is her picture diary for the next 9 days after the earthquake that hit North Eastern Japan on March 11 2011.  Day 10 picture shows her ripping rice paper off Japanese traditional sliding doors at her house in order to be able to work on this project, as there was no material or proper paper in the house and shops were not open those days. She thought it romantic that her work would be made out of old paper that once her father and mother pasted on the very same door. She printed all the text and the pictures on the rice paper sheets. Then she pasted them together to make 1m × 1m sheets. On the backside of the paper, she painted the rising sun and cherry blossoms, and pasted devastated land after tsunami cuts out from newspapers. Then she folded a crane. "The crane that is to fly over the sea and tell people the story." The crane was sent out to ITS (International Talent Support) in Italy. 

The epilogue of this project is somehow unexpected yet closes the circle of life and death represented in it. Rico explains what happened after she ripped the rice paper off the doors:
 "Because I used all the rice paper on the doors, there were only door frames left. A bird tried to fly into the room, but it couldn't see the glass. If I hadn't ripped the rice papers, it would not have died. R.I.P. The bird. "

Please, click on the pictures for high quality resolution.



























20110329

ezerosoa, ez larria

Tokiora itzultzekoa nintzen egunean, Tokiotik heltzen zitzaizkidan mezuei jarraituz, Osakan bi litroko ur botila eskuratu nuen, iturriko ura erradioaktiboa zelakoan. Ez nuen azkenean nirekin eraman, pisuagatik bai, baina beste mezu batzuek ziotena sinistu nahiean, Tokion urik bazegoela pentsatu nahi nuelako. Eta bazegoen, nahiz eta pertsoneko hiru botileko limitea ezarri:


Tokion ur mineralik ez dagoela esaten duten albisteak, beraz, gezur hutsak. Edari eta janari eskasia dago? Lehenik eta behin "eskasia" hitza definitu beharko genuke. Zenbait apal produktuz gainezka ez eta hutsuneak erakustea "eskasia" bada, bai, eskasia badago. Baina betiko esne merkea edo gustokoa ezin aurkitu edo aurkitzeko zenbait dendetatik pasatu beharra, ez da "eskasia", ezerosoa baizik. Oparotasunera ohituak gara, baina oparotasuna ez da egiazkoa. Sendain ondo dakite orain: lehen mundu delako horren eta Japoniaren oparotasuna ahula da naturaren aurrean. Eskasia subjektiboa nahi bada, beraz, Zimbabweko Victoria Fallseko lagunei Tokioko dendetakoa "eskasia"tik oso urrun dagoela irudituko balitzaie ere. Saltzen diguten egoera larritik are urrunago. Tokioz ari naiz, ez Fukushimaz, ezta Tohoku eskualdeaz ere.



Hala ere gaur bederatzi dendetan egon naiz eta ezin izan dut ur botila handirik aurkitu. Ur botila txikiak badira, baina ur botila handirik ez. Egunetik egunera ezberdina da egoera, eta ez diot garrantzia kendu nahi, are gutxiago plutonioaz hitzegiten ari garen honetan. Baina mesedez, utziezue miloika tokioar erradiakzioz, egarriz, gosez hil nahi izateari eta Tokiotik iparralderago bizi duten egoeraz kezka zaitezte.

20110322

normaltasun ez normala

Oraindik ez da aste bat pasatu eta hain hurrun dago ezen ametsa dirudien. Etxetik atera gintuen lurrikarak, baita birritan atera ere, baina laino artean ikusten dugu orain, inoiz gertatu ez balitz bezala. Gertatu zen ordea, eta baita haren ondoko tsunamia ere. Lurrikarak onik utzi gaituen gu, familia, lagunak... galdetzen duten mezuak ordenagailuan, sakeleko telefonoan, etengabeak dira, baita lurrikararen ondoko 6. egun honetan ere, zeinean Fukushimako zentralaren egoerak protagonismoa guztiz kendu dien. Lurrikara eta tsunamia gertatu ez balira bezala gaude, arrisku nuklearra da orain nonnahiko. 

Yukok 39. pisuan igogailuaren barruan hiru ordu bota zituen bakarrik. Hiru ordu, Yukorena ez bait da, ezta gutxiago ere, Shinjukuko haizeorratz bakarra, eta guztietan, segurtasuna dela eta, lurrikara izan eta berehala, konpontzaileak heldu bitartean, igogailuak automatikoki gelditu ziren. Asko pentsatzeko ematen dio baita lurrikarekin ohituta dagoen emakume bati ere, 39. pisuan zintzilik, bakarrik, lurrikara baten ostean eta ez nolanahikoa gainera, historian handiena, igogailu baten barruan hiru orduz egoteak. Telefonoa ez badabil, gainera, are okerrago. Baina zorionez Yukok interneta du sakelekoan eta momentu horretan milaka pertsona bezala, sare sozialen bidez gertatu eta gertatzen ari zenaz jabetzeaz aparte, maite ditugun hoiekin kontaktuan egon eta nolabaiteko lasaitua hartu ahal izan genuen. Igogailuan preso ez baina etxean, kalean edo lantokian harrapatu gintuenoi ere pentsatzeko asko eman zigun lurrikara gogor horrek eta atzetik etorri eta oraindik bukatu ez diren ikara txikiago eta ez horren txikiagoek. Ezereza sentitzen zara, oso txiki. Eta hauskor, oso hauskor. 

Trenak ere geditu ziren, eta Yuko igogailuan bezala lanean, erosketetan, ikasten ari zen miloika pertsona ez aurrera ez atzera gelditu ginen arratsaldeko hirurak laurdengutxitan. Askok lantokietan, irakaskuntza zentroetan, babesleku ofizial eta inprobisatuetan egingo zuten lo. Beste askok, Rena, Ritsuko eta Atsuko kasu, ia berrogei miloi biztanle dituen megalopolis honetan, batzuetan puntarik punta, norberaren ohean lo egin ahal izateko kilometroak eta orduak ibili behar izan zuten. Kaleak jendez eta autoz gainezka ikusi ziren, eta busa hartzeko, zebilen garraio publiko bakarra, ilara amaigabeak, tokioarrek erabiltzen duten tren sare erraldoia, martxan jarri ezean. Gau berean hainbat linea berriz ere lanean jarri zituzten, lur azpiko metroarenak lehenik, lur gaineko gutxi batzuk geroago. Oraindik ere ez dabilen linearik badago.

Jende andana kaleetan, beraz, baina oihurik ez, ageriko urduritasunik ez, negarrik ez, naturaren alde suntsitzaileenarekin milurtekoak bizi izanak ematen duen duintasun aurpegiak soilik. Eta isiltasuna, isiltasun estua pentsa liteke, baina ez, ohiko isiltasuna, semaforoari itxoiten, kalea zeharkatzen, etxera oinez abiatzen.

Bizitzen jarraitzen, Naoe legez, zeina gertatutakoa gertatu ere lanera nola iritsi behar duenaz aztoraturik dabilen. Japoniarra da Naoe, bizitzen tokatu zaiona onartzen du, ez gaijin-ak (atzerritarrak) bezala, zeinak histeriko, batzuk besteak baino gehiago, gabiltzan. Yukok berdin, ez du alde egingo, “herri arriskutsuan bizi” dela onartzen duelako. Herri arriskutsua esaten du, natura arriskutsua dela esan nahi du, baina Japonian, gauez atea ixten ez dugun herrian, biak elkartuta doaz, herria eta naturaren indarra bereizezinak dira.

Lurrikara gertatu eta hurrengo egunean Europara alde egin zuen Ninak beldurraren beldur. Gertatu eta bi egunetara, Arnaudek eta Robertok. Hiru egunetara Marionak, Johanek, Patriziak... Txernobil berri baten beldur ziren eta agian arrazoi handiz, jada ez dakit zer pentsatu. Ihesaldian, ordea, lehenak txoriak izan ziren, eta atzean eurek utzitako lasaitasun kezkagarriak darrai. Tokion inoiz egon denak jakingo du zertaz ari naizen, beste hirietako usoen lekua hartzen bait dute bele zaratatsuek hemen. Beleak ez entzutea, ez ikustea, aztoratzailea bihurtu da oso. 

“Ez da ezer” esan baina guztiz sinesten ez duen Tokion normaltasun ez normala ari du. Euskal Herritik, Europa osotik familiek Japoniatik alde egin dezagun presioa egiten digute, baita hainbat komunikabidek, Tokion gertatzen ari dena baina guk ikusten ez duguna kontatzen. 

Gaur Osakarako autobusa hartuko dut, egunetan nik ere “ez da ezer” esan badut ere. Dendetan ogirik, esnerik, ramen-ik (instanteko fideoak) ez, baina “ez da ezer”. Erradiakzioak hartutako eremua handituz doa, baina “ez da ezer”. Ying, Tomoko, Shirko, Kazuya eta bostok alde egitea erabaki dugu, Japoniatik ez momentuz, Tokiotik. Atzean Lien Chu, Emmanuel eta Christian aireportuan euren hegalaldiei itxoiten utziko ditugu. Baita “ez da ezer” jarraitzen duen hainbat lagun ere, tartean Paulo, Javi eta Rico. Chiekok zerbait gertatu ezgero aitarenera, Hiroshimara alde egingo duela dio, lasaitzeko. “Zerbait” hori zer eta noiz gertatuko den edo gertatuko ote den ez dakit, baina gertatzen bada ez da Tokiotik irtetea erraza izango. 

“Gertatzen dena gertatuta ere ez naiz hemendik mugituko, hau da nire lekua” pentsatzen duen japoniar asko dago. Gu, badazpada ere, egun batzuetarako alde egitea erabaki dugu haize oso bortitz batek Tokio astintzen duen egun berean. Ezin jakin etxea mugitzen duena haizea edo darraiten ikarak diren, akaso biak. Abiatu baino lehen gela itzultzen naizenerako txukundu dut, izan ere azken egunetan lurrikarek utzitako kaosari aurre egin nahi barik ibili naiz. Nire buruari laster itzuliko naizena esaten diot, baina prestatutako fardel pisutsuak bestela dio. Bihotz bihotzez oker genbiltzala entzun nahiko genuke hemendik ahalik eta gutxienera. Atzean utzi ditugunen txantxak jasateko irrikitan gaude. Sakea geure kontu.


Berrian agertutako bertsioa
 

since2010/6tikから

Die in diesem Blog verlinkten und gezeigten Bilder und Videos von anderen Webseiten und Blogs gehören nicht mir. Ich übernehme für diese Inhalte keine Haftung, auch nicht, wenn der ursprüngliche Inhalt geändert worden ist. Alle Bilder und Videos werden nur zur Kommentierung benutzt und keinerlei für kommerzielle Zwecke verwendet. Sollte es Probleme geben, bitte ich Sie, mich zu kontaktieren. Davon ausgenommen sind meine selbstaufgenommenen Fotos, Videos und Ideen.

Creative Commons-en baimena
This lana is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.